XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure laguntzaileri

Milesker gazeta hunen aphaintzen lagundu nahi gaituzten jaun-andere guzieri.

Orainokoan leku chuhurra izanez, othoi, berri eta artikuluak laburzki molda: gauza hainitz, hitz guti eta denak egiak, nahiz egiak oro ez diren baitezpada erraitekoak.

Artha izkirionea, gure langilek ez baitakite ezkuara mikorik.

Barkatu aintzinetik, ez baditugu ukan lerro guziak agertzen eta han-hemenka arra-hunkitzen baditugu ere: othoi, ez dakiola nehori gaitzi!

Sinadura gabeko artikulurik ez dezakegu onets. Eta Alemanen alde ari izan direnek ichtant bat ichilik egoitea on dute: lau urthez badute aski erranik.

HERRIA.